Azaroko eta abenduko asteburu guztietarako ibilbide gidatuak antolatu ditu Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak. Ibilbide horien helburua, ingurua ezagutzea dela azaldu dute Zentroko arduradunek.
Ibilbide guztiak gidatuak izango dira. Horietako batzuk oinez egingo dituzte, beste batzuetarako, ordea, itsasontzia hartuko dute. Urdaibako kantauriar artadiaren inguruan animalien oinatzak eta arrastoak bilatuko dituzte, Gaztelugatxeko Biotopo Babestua ezagutzeko aukera izango da eta euskal kostaldeko biodibertsitatea eta paisaia interpretatzeko Muruetako ontziolaraino edo Matxitxako Lurmuturrera hurbiltzeko aukera eskaintzen dute, besteren artean.
Ibilbide gidatuei buruzko informazio gehiago jasotzeko zein izena emateko 94-687 04 02 telefono zenbakira deitu ahalko da edo info@torremadariaga.org-ra idazteko aukera ere badago.
Hurrengoak dira antolatu dituzten ibilbideak:
OINEZ
- Urdaibaiko padurak.
– Azaroaren 15en eta 23an.
– Abenduaren 6an, 8an eta 20an.
- Trekking. Oinatzen bila.
– Azaroaren 2an.
– Abenduaren 7an.
- Artadi kantauriarra.
– Azaroaren 8an eta 22an.
– Abenduaren 14an eta 28an.
- Mahatsa eta Txakolina.
– Azaroaren 30ean.
– Abenduaren 13an.
- Matxitxako Lurmuturra.
– Azaroaren 2an.
– Abenduaren 7an eta 27an.
ITSASONTZIZ
- Kostaldea.
– Ogoño-Izaro: Etzi, azaroak 1.
– Gaztelugatxeko San Juan: Azaroaren 16an.
- Itsasadarra.
– Murueta-Mundaka: Etzi, azaroak 1 eta abenduaren 6an.