
Lekerika-Barandika (gorriak) bikotea finaletik kanpo geratu da
15-11 eta 15-9 izan ziren atzoko zesta punta partidaren bi zatien emaitzak, Aimar Aldazabal eta David Minvielle bikotearen alde. Gernika-Lumoko Jai- Alai frontoian jokatu zuten finalerdia, eta txapelketatik kanpo geratu dira Xabi Barandika eta Unai Lekerika. Gauzak horrela, Aimar Aldazabal berriatuarra eta David Minvielle lapurtarra sailkatu dira azaroaren 8an Burdeosen jokatuko den finalerako. Bi horiek Olharan-Alliez eta Garcia-Etcheto bikoteek elkarren aurka jokatuko duten partidaren irabazleen kontra neurtu beharko dituzte indarrak.