Euskal Herriko Dantzari Egunean parte hartu dute Elai-Alaikoek
Gernika-Lumoko Elai-Alai dantza taldeko kideek Euskal Herriko Dantzari Egunagaz bat egin zuten, joan den domekan. Aurten, Oiartzunen egin dute euskal dantzarien topaketa, eta bildutakoek ederto pasatzeko aukera izan zuten. Kalejira, dantza saioa, lagunarteko bazkaria, eta erromeria izan ziren, besteak beste. Hain zuzen, Euskal Herri osotik joandako 1000 dantzari inguruk parte hartu zuten topaketan.