DGB Chore Hannover-eko koruak kontzertua emango du Bermeon
Alemaniako koru sindikalak 20:00etatik aurrera abestuko du gaur (urriak 28), Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Hannover-eko koruagaz batera, Bermeoko Kankinkabara txistu taldea eta Zornotzako otxotea ere ariko dira kantuan.
Kontzertua dohainik izango da. Bildutakoek euskarazko, katalanerako eta alemanierako hainbat kantugaz gozatzeko aukera izango dute.