Aurten alez ale egin dute ‘paellie’; alegia, Astelehentxutxu bera hainbat kuadrillen parte hartzeari esker egin dute beste behin ere. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ia 1.200 lagun batu ditu aurten gazteok elkar ezagutzeko eta komunikatzeko sortu zuten egunak.
11:00etan hasi ziren herriko kuadrillak paella txapelketan parte hartzeko izena ematen.
Kuadrillak, plazan, ‘paellie’ egiten
Lehenago, baina, plaza egokitzen eta atontzen ibili ziren Txutxu taldekoak. Eguerdirako, suak piztuta zituzten ia denek, eta 14:30erako bertsoak eta paellak prest zituzten gazteek. Guztira, 75 kazolak eman zuten izena; eta aurtengo Astelehentxutxun inoizkorik gutxien izan direla azpimarratu du Txutxu Gazte Taldeak. Azkenean, denen artean, Dolores’ Txok izenean aurkeztu zutena izan zen, epaimahaiaren ustez, paellarik gozoena.
Bazkalosterako, aurten, kuadrillen arteko olinpiadak berreskuratu dituzte, eta balorazio ona egin du jokoen lan taldeak. «Bazkaltzen amaitu eta askok merkatu plazatik alde egin zuten. Hala ere, uste baino jende gehiagok parte hartu zuen olinpiadetan».
Gauean, Txumorroulan Eupelakofest jaialdiak jendea sko batu zuen Pasealekuan, eta Zornotzako Zaparrada batukadak kaleak girotu zituen iluntzean.
https://www.youtube.com/edit?o=U&video_id=kyVqXFaTylI
Aurtengo Astelehentxutxuren balorazio zehatzik oraindik ez dute egin, eta batzen direnean aurtengo edizioa nola joan dan aztertuko dute. «Denen artean egiten dugun balorazioaren arabera erabakiko dugu hurrengo urtean Astelehentxutxu antolatuko duguna ala ez», zehaztu dute.
Puntu negatiboa aipatuz gero, bazkaltzen izan zirenek mahaiak eta aulkiak batu barik utzi zituztela esan dute, eta merkatu plaza «oso zikin» utzi dutela.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.