
Joan den asteburuan, Bizkaia Gernika errugbi taldeak 10-21 galdu zuen VRAC talde gaztelarraren kontrako partida. Hala, bost jardunaldi jokatuta, gernikarrek hiru porrot jaso dituzte. Partida galdu arren, bertoko taldeak ez du atzera egin sailkapenean. Hala,
seigarren postuan jarraitzen dute hamabost puntugaz.
Lehenengo zatiaren hasiera nahi orekatua izan arren, VRAC aurrea hartu zuen apurka-apurka. Hala 20. minuturako 0-8 galtzen zuten bertokoek. Atsedeanldian, bestalde, 5-11 emaitza islatzen zuen markagailuak. Basurdeen lehen entsegua Lasak egin zuen aparteko korrikaldi baten ostean.
VRAC joko oso orekatua erakutsi zuen, eta bigarren zatiaren hasieran markagailuan ihes egin zuen. Hain zuzen, 5-21 jarri ziren gaztelarrak.
Ordutik aurrera, basurdeek bihotzagaz jokatu zuten eta aurrera egin zuten, aldea murrizteko asmoagaz. Hala, 53. minutuan Magunazelaiak aldea txikitzea lortu zuen, 10-21 jarriz. Basurdeek ahalegina egin zuten, baina VRACek ondo zarratu zituzen zirrikitu guztiak. Hala, emaitza horregaz amaitu zen norgehiagoka.