Zallaren aurka, 2-1 galdu zuten gernikarrek. Hala, sailkapenean zortzigarrena da Gernika, hamasei punturekin. Hurrengo jardunaldian, Gernikak Oihartzunen kontra jokatu du Urbietan, hain zuzen ere, domekan, 17:00etan.

Bermeok, berriz, etxean jokatu zuen Beasainen aurka eta 0-2 galdu zuten bermeotarrek. Gola sartzeko aukera asko izan bazituzten ere, ez zuten ate aurrean asmatu eta azkenean galdu egin zuten partida. Bermeotarrek hamahiru puntu dituzte eta hamabigarren daude sailkapenean. Zapatuan jokatuko dute ligako hurrengo partida, 12:30ean, Lasarte-Oriako Zubieta futbol zelaian Berioren kontra.
Bestalde, Busturiak eta Bermeo B-k elkarren arteko partida jokatu zuten zapatuan, 1-1 berdindu zuten. Gernika Sportingek eta Urbietak galdu egin zituzten partidak.