
Gaur, laugarren etapan hirugarren postua eskuratuta, egin du sailkapenean gora Ereñoko moto gidariak, eta, gaur gaurkoz, beraz, zazpigarren postuan dago sailkapen orokorrean.Bihar lehiatuu beharko du Marokoko Merzouga Rallyko bosgarren eta azken etapa.
Gernika Off Road taldekoek azaldu dutenez, «kilometroak egitera» abiatu zen Arana Busturialdetik Marokora; alegia, «entrenatzera». Hala ere, egunean- egunean lasterketa hobea egitea lortu du; orain arte lortutakoaz, beraz, «pozik» da ereñarra.
Lehenengo etapan sailkapenean postu asko jaitsi zituen, kontrol-puntu batean huts eginagatik, ordu beteko zigorra jaso ostean. Hala, 29. sailkatu zen. Bigarren etapan, berriz, seigarren egitea lortu zuen, eta hirugarrenean, bosgarren. Gaur, laugarren proban, 3 ordu 52 minutu eta 57 segundoko denbora eginda, hirugarren postua eskuratu du, sailkapen orokorrean gora egitea ahalbidetuz.
Irteera, lehenengoen artean
Gernika Off Roaden arabera, «ez du motoagaz arazorik izan, eta bera ere ondo da». Hortaz, biharko proban ez lukeela inolako arazorik izan beharko uste dute taldekideek; «ez, behintzat, printzipioz». Gainera, gaurko proban hirugarren sailkatuta, gaur lehenengoen artean aterako da bosgarren eta azken probari aurre egiteko.