
Urriko Azken Asteleheneko azoka egunean, esku pelota partidak egongo dira Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian, 18:00etatik aurrera.
Binakako partidan, Arretxe II.a eta Aretxabaleta, Urrutikoetxearen eta Apraizen kontra lehiatuko dira. Bestealde, Saralegik eta Retegi Bik Lau eta Erdiko txapelketaren final laurdena jokatuko dute.
Dagoeneko erosi daitezke astelehenerako sarrerak. Gernika-Lumon, Auzokoa, Endika, Etxarte eta Mil kolorau tabernetan eskuratu daitezke. Halaber, erreserbak ere egin daitezke ondorengo telefono zenbakietan: 609 594 499 eta 605 723 439. Hala ere, egunean bertan ere erosi ahalko dira sarrerak. Goizean 11:30etatik 13:30etara zabalik egongo da Santanape kiroldegiko leihatila, eta arratsaldean 16:30etatik aurrera eskuratu ahalko dira.