
Datorren eguaztenean, Irungo (Gipuzkoa) Stadium Gal futbol zelaian jokatuko dute bueltakoa, eta orduan argituko da bietako zeinek irabazten duen Federazio Kopa.
2.B mailako talde gipuzkoarrak, maila bat goragoko taldea dela erakutsi zuen, eta nagusitasunez jokatuz, Gernikari ez zion eroso jokatzen utzi. Irundarrak baloiarekin jaun eta jabe izan ziren.
Lehen partea ez zen oso ikusgarria izan, eta talde biek gol aukeraren bat edo beste izan zuten arren, batzuek ez besteek ez zuten aurkariaren atea gainditzerik lortu.
Bigarren zatian heldu ziren golak. Etxeko taldeak hartu zuen aurrea markagailuan, 51. minutuan Sergio Pascualek buruz sartutako golari esker. Baina, 1-0-koak ez zuen asko iraun. Zazpi minutu beranduago, Urbietak egin zuen berdinketaren gola.
Zapatuan ligako hamargarren jardunaldia jokoan
Eguazteneko partiduaren aurretik, asteburuan Hirugarren mailako hamargarren jardunaldia lehiatuko du Gernikak. Etxetik kanpo, Zallaren kontra jokatuko du domekan, 17:00etatik aurrera.
Hain zuzen ere, Zallako taldea saikapeneko bigarrena da 18 punturekin. Gernikak, berriz, bi puntu gutxiago ditu, eta laugarren dago.