
Barandikak eta Lekerikak lehiatuko dute final erdia, Tambo eta Eyheregaray eta Aimar eta Minbielle bikoteen arteko irabazlearen kontra.
Bestalde, partida horren aurretik Biarritz eta Gernika zesta punta eskoletako ikasleen arteko partida egongo da ikusgai.
Zesta punta ikuskizuna 17:30etan hasiko da, baina, 17:00ak aldera Fiakun taldearen musikak girotuko du pilotalekua.
Sarrerak salgai
Sarrerak hamar euro balio ditu, eta gura duenak aurretik erosteko aukera du. Astegun arratsaldetan Jai Alai pilotalekuan bertan eskuratu daitezke, 16:00etatik aurrera. Asteburuan, berriz, goizez egongo da zabalik pilotalekua. Halaber, sarrerak erreserbatu daitezke ondorengo telefono zenbakian: 688 633 446. Egunean bertan ere erosi ahalko dira sarrerak; 17:00etan zabalduko dute leihatila.