
Ohi bezala kultur etxearen aurrean jarri dute hitzordua, 09:00etan. Berbalaguneko kideek jakinarazi dutenez, hamahiru kilometroko ibilbidea egingo dute, eta 285 metroko desnibela gainditu beharko dute parte hartzaileek. Mendi irteera Gernika-Lumon hasi eta amaituko da. Hain zuzen, Merkatu plazan emango diote amaiera martxari, Astelehentxutxu egunean parte hartuko dutenekin bat eginez.
Arratzuko Olesko, Uharka, eta Loiola auzoak, Mendatako Marmiz auzoa eta Ajangizko Burgoa zeharkatuko dituzte parte hartzaileek, besteak beste.