Uretan gimnasia egiteko aukera izango dute herritarrek zapatuan
Zapatu kirolaria ekimenaren baitan, eta Bermeoko Udal Kirol Patronatuaren eskutik, uretako gimnasia egiteko aukera izango dute herritarrek zapatuan.
Hain zuzen, 17:00etan batuko dira Araneko kiroldegiko igerilekuan bertan parte hartu nahi dutenek. Bermeoko Udal Kirol Patronatuak Aqua saio horretan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Datorren hilabetean, bestalde, beste kirol bat praktikatzeko aukera izango dute herritarrek.