Pforzheimgoak Gernika-Lumon
Urtero legez, Gernika-Lumorekin senidetuta dagoen Pforzheim (Alemania) hiriko ikasleak heldu dira Gernikako BHI ikastetxera. Fritz Erler instiutuko batxilergoko 15 ikasle dira etorri direnak, lehen eta bigarren mailakoak. Gernika-Lumoko beste 15 ikaslerekin batera, haremanak sendotzeko urtero garatzen duten programaren kide dira. Astebeteko egonaldia egingo dute Gernika-Lumon (barikura arte). Gero, otsailean, Gernikako ikasleak izango dira Alemaniara joango direnak