
Astrako asanbladekiko fideltasuna erakusten jarraitu dute Gernika-Lumoko norbanako eta taldeek. Zapatuan batu ziren Astran bertan 3 KM parte-parte hartze prozesuaren hirugarren asanblada egiteko, eta azaldu dutenez, 35 bat pertsona bertaratu ziren. Horien guztien artean, parte hartzea biderkatzeko beharrezkoak diren abiapuntuak zehaztu eta aurrea begira egingo dutenea zehaztu zuten, besteak beste.
3KM prozesuaren azken bilerako eguna ere jarri zuten: abenduaren 13a. Egun hori aurreko asanbladaren jarraipena egiteko aprobetxatuko dutela azaldu du Astrako Koordinadorak. Horrez gain, kulturarako fabrika sozialaren 2. solairuari forma emateko proiektua ere izango dute lan tresna. Izan ere, solairu horren erabilera sendotzeko beharra ikusten dute Astra Koordinadorako kideek. Hain zuzen, herriko taldeek duten lokal faltaren beharrizana asetzeko, horretara bideratuko dute leku hori; alegia, herriko taldeak bertan «bizitzeko» baliatuko dute oraindik erdi hutsik dagoen 2. solairu hori.
Urtarriletik aurrera, gainera, jendearen parte hartzea areagotzeko ekimen ezberdinak martxan jarriko dituztela aurreratu dute, eta, horretarako, esaterako, doaneko tailerrak antolatuko dituzte: Komuikazio plan bat nola egin behar den ikasteko, egitarau bat nola antolatu behar den jakiteko, kontzertuetarako musika ekipamenduak nola erabili behar diren ezagutzeko…
Horrez gain, hiru hilero asanbladak egingo dituztela ere jakinarazi dute.