Gaurtik hasita, hilerri aurrean ere geldialdia egingo du orain Bermibusek
Bermeoko Udalak Bermibus zerbitzua hedatu gura izan du, eta, horregatik, geltoki berri bat gehiago jartzeko erabakia hartu du.
Hilerrira doazen herritarrek eskatu diote Bermeoko Udalari berriro ere Bermibusen geralekua bertan ezartzeko; izan ere, institutuko guraso, irakasle eta ikasleek eskatu zuten bere garaian, hilerriko geralekua 50 metro mugitzeko, institututik hurbilago izateko. Orain, baina, hilerriko erabiltzaileak kexatu dira.
Hala, bataren zein bestearen beharrizanak eta eskaerak kontuan hartuta, leku bietan geratuko da Bermibusa aurrerantzean. Izan ere, helburua «herritarrei kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea» dela dio udalak.