Malosten jokatutako lehen partida ere irabazi du Gernika Bizkaiak
http://www.youtube.com/watch?v=PMOy-tduYW8&feature=youtu.be
Geldialdiaren ostean, talde biak partida irabaztera irten ziren. Biek ala biek joko bizia erakutsi zuten. Huts egiteak ere izan zituzten, eta, behin baino gehiagotan zorte txarra ere bai. Baina, etxekoek gauzak argi zituzten; defentsa sendoagaz, eta jokoa orekatzeko lanean fin aritu ziren. Aurkariariari ez zioten beren lana egiten utzi, eta horri esker Zamarat-eko jokalariek ez zuten jaurtiketa eroso bat egiteko lekurik topatzen. Gainera, zaleen animo oihu eta txalo zaparradek aurkariari ez zieten bat ere laguntzen.
Emozioz beteriko lehia izan zuten partidako bigarren partean, 45-41 amaitu zuten hirugarren laurdena. Eta azken laurdenean oraindik ez zegoen ezer erabakita. Norgehiagoka amaitzeko zazpi bat minutu falta zirela, 48-53 zihoazen aurretik bisitariak. Baina, etxekoek ondo erantzuten jakin zuten, eta 58-53 ipini ziren aurretik. Amaitzeko bi minutu falta zirela, 58-57 ipini ziren, eta jokalarietan ez ezik, Malosten batutako ikusleengan ere igartzen zen urduritasuna. Azken segunduetan, Mosby-k, Izaskunek eta Pop-ek lortu zituzten garaipenaren puntuak.