
Argazkia: Urumeako Kronika
Heraniren bolada txarra aprobetxatuz, gernikarrek 14-19 irabazi zuten Landaren. Lehenengo zatia oso orekatua izan zen. Hain zuzen, 3-0 amaitu ziren lehen 40 minutuak. Bigarren zatian, baina, basurdeek hobeto jokatu zuten, hiru entsegu eginez. Hernani partidari buelta ematekotan egon zen, markagailuan 11-12 hurbilduta. Hala ere, azken minutuetan bertokoek aldea handitzea lortu zuten.
Euskal derbia irabazita, Gernika-Lumoko taldea
bosgarren jarri da sailkapen orokorrean. Hain zuzen, hamabost puntu dauzka taldeak. VRAC laugarren sailkatua, esaterako, puntu bakarrera dute basurdeek. Bathco seigarren sailkatuak, bestalde, 13 puntu dauzka.