
Partida amaitzear zela, 88. minutuan buruz sartu zuen Ugaitz-ek bermeotarrentzat norgehiagokako gol bakarra.
Tentsio handiko lehia izan zen bi taldeen artean, baina, joko aldetik ez zen izan ikusgarria. Etxekoek zein kanpokoek gol aukera gutxi eduki zituzten. Hala ere, Urbietan bildutako 450 bat zaleen animorik ez zen falta. Izan ere, gernikarrez gain, bermeotar asko hurbildu zen derbia ikustera.
Sailkapenean gora
Atzoko garaipenari esker, Bermeok postu bat gora egin du sailkapenean, eta hamahiru puntugaz hamaikagarrena da. Gernika, berriz, sailkapeneko laugarrena da, eta hamasei puntu ditu.
Hurrengo jardunaldian, Bermeok Beasain hartuko du etxean, eta Gernikak, ostera, Zallan jokatuko du. Aurretik, baina, Gernikako taldeak partida garrantzitsua dauka eguaztenean. Federazio Kopako finala lehiatuko du Real Unionen kontra Urbieta futbol zelaian.