
Ofizioz argazkilari ez diren guztiek parte hartu dezakete Muxikako argazki lehiaketan. Hain justu, aurten laugarren biderrez antolatuko dute. Domekan (urriak 19) herriko auzoak argazkilaritza zalez beteko dira, irudi ederrenak ateratzeko asmoz.
Izen ematea domekan bertan zabalduko dute. 09:00etatik 09:30era apuntatu beharako dira interesatuak. Izen ematea zarratzean gaiak banatuko dituzte antolatzaileek, eta argazilariek lehiaketa hasiko dute. Argazkiak aurkezteko ere ordu erdiko tartea izango dute parte hartzaileek. 18:00etatik 18:30era Zubieta Errotan aurkeztu beharko dira argazkiak. Irabazlehen izenak, bestalde, hilabete inguru beranduago emango dituzte.
Argazkilariek seina argazki atera beharko dituzte. Argazketako batzuk 2015eko egutegia egiteko erabiliko dituzte, eta argazki guztiekin erakusketa bat jarriko dute Zubieta Errotan.