
Landare Toki zelaia bisitatuko du Bizkaia Gernikak ligako bosgarren jardunaldian. Hala, bigarren jardunaldiz jarraian jokatuko dute etxetik kanpo gernikarrek. Norgehiagoka zapatuan (urriak 18) izango da, 17:00etan hasita.
Hernaniko taldeari jokalari asko falta izan zaizkio denboraldi hasieran, eta ez dira batere fin ibili. Hain zuzen, jokatutako lau partidak galdu dituzte hernaniarrek, eta entsegu gehien jaso duen talde da (18).
Gernika Rugby Taldea, bestalde, ligan entsegu gehien egin dituen taldea da; hain justu hamabost. Hala ere, basurdeek ez dute partida erreza espero. Etxeko zaleen babesean Hernanik partida ona jokatuko duela deritzote.
Gernikarrak sailkapen nagusiko seigarren postuan daude, 11 puntugaz. Hernanin gailenduz gero, denboraldiko hirugarren partida irabaziko lukete, puntu ederrak pilatuz. Gainera, bigarren garaipena lortuko luke etxetik kanpo Bizkaia Gernikak.