Alegazioen aurka egiteko udal gobernuak zein arrazoi duen jakin nahi du ELAk
2014rako aurrekontu orokorra eta, horrekin batera, Langileen Zerrenda onartu zuen Gernika-Lumoko udabatzak urriaren 8an egindako osoko bilkuran. ELA sindikatuak, baina, Gernika-Lumoko udalbatzarkideen jokabidea salatu du, eta Langileen Zerrendari sindikatuak aurkeztutako alegazioen kontra bozkatzeko zein oinarri juridiko duen galdetu dio udal gobernuari, prentsa ohar bidez.
Sindikatuak dioenez, Gobernu taldearen «gezur eta manipulazioak» salatu arren, erakunde publikoak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zituen aurrekontu orokorrak eta plantilla organikoa, «alegaziorik ez zegoela esanez eta udalbatzaren eskumenak aintzat hartu gabe».