Hezitzaile, heziketa fisikoko irakasle, guraso eta interesa dutenentzat, jolas eta kirol alternatiboak landuko dituzte gaur, Gernika-Lumoko Astran. CODASports Argentinak eta Astrak elkarlanean antolatutako ekimena da, eta 18:00etan hasiko da. Arropa eta oinetako erosoak eroateko gomendioa egin dute antolatzaileek; eta parte hartzeagatik borondatea baino ez dute eskatuko.