K-movie festa antolatu dute zapatura, sari banketarekin batera. Ikus-entzunezkoen ikuspegitik begirada askotarikoak eta sortzaileak bilatzeko bideo lehiaketa da K-movie, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutakoa. Bizkaian euskarak dituen berezitasunak eta bere alde egiten diren ekimenak bideo laburrean jaso dituzten film onenen aukeraketa egin ostean, sariak banatuko dituzte etzi, Astran.
17:30ean hasiko dira ekitaldiak eta gaueko kontzertuek emango diote amaiera festari. Sarrera doakoa izango da.
Egitaraua
17:30. Tailerrak
Street Dance
Arduino
Mapping
Customing Txapela
19:00 Kontzertuak eta KMovie Lehiaketaren Sari Banaketa
Mobydick
Enkore
Gose
Las Tea Party DJ-ak