43-65 nagusitu dira UPVren kontra. Donostiako Gaska kiroldegian lehiatu zuten atzo iluntzean 2014-2015 denboraldiko lehen partida.
Lehenengo minutuetatik nagusi izan zen Gernika-Lumoko taldea, eta aurkariari ez zino bere lana egiten utzi. 9-21 amaitu zuten lehen laurdena, 19-41 heldu ziren atsedenaldira, eta hirugarren laurdena 22 puntuko aldearekin amaitu zuten. Zenbakiok, Gernika Bizkaiak erakutsitako maila onaren adierazgarri dira. Bizi jokatu zuten hasieratik, eta defentzan zein erasoan fin, batik bat partidako lehen partean.
Bosteko honekin kantxaratu ziren: Monasterio, Vanderwall, Pop, Mosby eta Miller. Norgehiagokaren bigarren minuturako 0-6 zihoazen, eta lehen laurdenaren erdialdera 4-16. Miller bere jokoa erakusten zebilen, eta Mosby ere ez zen atzean geratu. Zenbakiek hori erakusten dute: Mosbyk 20 puntu eta Miller-ek 17.
Atsedenalditik bueltan, jokoaren erritmoa jaitsi zuten jokalariek, bi taldeetan nabari zen nekea. Baina, intentsitate gutxiagorekin bada ere, gernikarrek beren lanarekin segitu zuten, defentsan adi, baloia arin mugituz, eta saskiratzeko aukerak aprobetxatuz.
Zapatuan Malosten
Bigarren jardunaldia etxean dute gernikarrek; etzi Zamarat Zamorako saskibaloi taldearen kontra jokatuko dute Maloste kiroldegian, 18:30etatik aurrera.