Bizkaiko I. Trikitixa txapelketa egingo dute zapatuan Bermeon
Bizkaiko Trikitixa Elkarteak hainbat erakunderen laguntzagaz, I. Trikitixa Txapelketa antolatu du. Zapatuan bertan ospatuko dute egun hori, eta Bermeo aukeratu dute horretarako agertoki. Hain zuzen, Cannon erretegian batuko dira Bizakiko trikitilari gazte batzuk.
13:00etan emango diote hasiera txapelketari, eta «izugarrizko giroa» egotea aurreikusten dute antolatzaileek.
Parte hartzaileak 24 urtetik beherakoek izan beharko dute, eta horiek guztiek abesti bi jo beharko dituzte: lehenengoa trikitixa edo porrusalda, eta bigarrena fandangoa edo arin-arina.
Parte hartzaile horien guztien artean, lehenengo hirurek jasoko dute txapelketako saria: hain zuzen, irabazleak 250 euro eskuratuko ditu; bigarrenak 150 euro, eta hirugarrenak 100 euro.
Txapelketa bukatuta, bazkaria jateko elkartuko dira bertan biltzen diren parte hartzaileak zein trikitilari eta pandero joleak. Hala, 20 euroren truke, paella, saiheski errea eta postrea bazkaltzeko aukera izango dute.
Zapatuan, beraz, Bermeoko Cannon erretegira joateko deia egin die antolatzaileek Bizkaiko trikitilari eta pandero jole desberdinei.