Identitatea, lurra, objetua eta sinesmenak. 42 artista plastikok eta 41 poetak beraien eta haien komunitateen kezka eta ardurak adierazi dituzte,
Zibilizazioen arteko elkarrizketa izenburu duen erakusketan. 35 herrialdetako eta Hegoafrikako Durban hiriarekin senidetutako sei hiritako poeta eta artisten arteko lankidetza da, eta 2015ko martxoaren 29a bitartean ikusgai egongo da
Gernika-Lumoko Bakearen Museoan.
Ikuslea jabetza moralaren inguruan hausnarketa bat egitera gonbidatu nahi du erakusketak, artea eta poesia adierazten duten balioak barnera ditzan: sormena, adierazpen-askatasuna, giza eskubideak, bikaintasuna, duintasuna, harrotasuna, inspirazioa, hausnarketa… Eta balio horiek garrantzia adierazteaz gain, kultur ondarearekiko errespetua bultzatzen dute erakusketa osatzen duten artelanek, baita eskubide indibidualekiko eta independentziarekiko errespetua ere.
Mundu zabaleko artistak biltzea lortu du egitasmoak, arrazismoa, xenofobia edota errefuxiatuen egoera latza bezalako gaiak jorratuz. Euskal Herriko bi artistak ere parte hartu dute Zibilizazioen arteko elkarrizketan: Alex Carrascosa gernikarraren margolanari Kirmen Uribe idazle ondarrutarraren berbak lagundu diote arteanen
lagina osatzerako orduan.