'Loaren gorabeherak' berbaldia emango dute Muxikan
Eguaztenean (urriak 15) emango dute lo egiteko arazoei buruzko hitzaldia, Ariatzako (Muxika) eskola izandakoan, 18:30etik aurrera.
Hizlariak Iñaki Laboa medikua eta Olga Llona erizaina izango dira. Medikuak eta erzainak gaitz horri aurre egiteko gakoen berri emango dute. Amaieran luncha izango da bildutakoentzat.