Gernikesa Eguna ospatu dute txirrindularitza zaleek
Ziklista Gernikesa elkarteko kideek euren egun handia ospatu zuten, joan den asteburuan. Lagunarteko giroan, hortaz, ederto pasatzeko aukera izan zuten egunagaz bat egin zutenek. Talde argazkia ateraz hasi zuten elkartearen topaketa, eta bazkaria ere egin zuten 34 lagun inguruk. Txirrindulari elkartea izanik, bizikleta irteera ere ez zen falta izan. Hain justu, 40 txirrindulari inguruk parte hartu zuten. Ospakizuna bikoitza izan zen, aurten 57 urte beteko baititu elkarteak.