
Hirugarren edizioa izango da, eta,
Zaintzan, zaindu zaitez! izenburupean, tailerra emango dute eguaztenean, Gernika-Lumon. Menpekotasuna duten pertsonen familiarteko zaintzaileei zuzenduta dagoen tailerra da, eta parte hartu gura duenk Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera deitu beharko du: 946255122.
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, bultzatutako programa da Zainduz. Helburua da menpekotasunen bat due familiarteko zaintzaileei arreta eta laguntza ematea; alegia, norbere buruaren zaintzak duen garrantziaz jabetzea, besteak beste, zaintza lanak errazteko teknikak landuz.
Zainduz programak aurreko edizioetan izan duen partaidetza handia dela esan dute Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko arduradunek. Hain zuzen, Zainduz programa, guztira, eskualdeko 639 familiarengana heldu da.