
Aukeran dantza konpainiak ikuskizun berritzaile bat dakar Gernika-Lumoko Lizeo Antzokira. Hain justu, aurten aurkeztutako Geltokia lana jendarteratuko dute konpainiako kideek, barikuan (urriak 10), 20:30etik aurrera. Lizeoko bazkideek bederatzi euro ordaindu behar dituzte sarrera bakoitzeko, eta bazkide ez direnek hamabi euro.
Dantza eta antzerkia uztartzen dituen obra da Geltokia. Bizitza trenez egindako bidaia batekin konparatzen dute Aukeran konpainiako kideek. Hala, metafora hori erabiliz, bizitza eta gizakia izango dira hausnarketarako gaiak ikuskizunak irauten duen bitartean.