
Atzo arratsaldean jokatu zuten Berioren kontra Donostian. Etxeko taldea aurreratu zen markagailuan, 27. minutuan Igor de la Fuentek sartutako golari esker. Hala, 1-0 emaitzagaz heldu ziren atsedenaldira.
Geldialdiaren ostean, partida berdintzea lortu zuen Gernikak; 48. minutuan Koldo Obietak sartu zuen gola. Eta bera izan zen gernikarren bigarren gola egin zuena, 55. minutuan. Obietak, hamar minutu baino gutxiago behar izan zituen markagailuari buelta emateko. Hala ere, norgehiagoka amaitzeko bost minuturen faltan Odei Arrietak egin zuen Berioren bigarren gola.
Final erdietako bueltako partida datorren eguaztenean jokatuko dute Urbietan, 19:30etatik aurrera. Orduan argituko da bietako zein talde sailkatzen den Federazio Kopako finalera.
Ligan bosgarren
Halaber, Hirugarren mailari dagokionez domekan (urriak 12) Amurrioren kontrako jokatuko du Gernikak. Partida 17:00etan hasiko da Basarte futbol zelaian.
Aurreko jardunaldian, gernikarrek 0-1 galdu zuten Erandioren kontra. Gernika futbol taldea sailkapeneko bosgarrena da hamahiru puntugaz.
Bermeok etxean jokatuko du
Bermeo Futbol Taldeak, bestalde, Itxasganeko zaleen babespean jokatuko du, zapatuan (urriak 11), 17:00etatik aurrera.