Apraizek Victorregaz jokatuko du etzi Bilboko Bizkaia pilotalekuan
Ezkurdia eta Cecilioren kontra lehiatuko dira Bost’erdi barruan Binakako Bizkaia Torneoaren finalaren aurreko norgehiagokan. 17:30ean hasiko da arratsaldeko lehenengo partida hori.
Ostean, Xala-Barriola eta Urrutikoetxea-Aretxabaleta bikoteek jokatuko dute torneoaren finala.
Aurreko zapatuan lehiatu zituzten final erdietan, Xala eta Barriola 15-22 nagusitu ziren Irujoren eta Rezustaren kontra. Beste final erdian, Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak 19-22 irabazi zieten Ibai Zabalari eta Bengoetxea VI.ari.