Zauriturik ez da izan Muruetan gaur goizean gertatutako istripuan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur 08:30 inguruan istripua izan da BI-2235 errepidean, Muruetan. Hala ere, zauriturik izan ez dela azaldu du. Iturri beraren arabera, “BMW markako auto batek aurreko furgoneta –Fiat Ducato– aurreratu nahi izan du, baina aurrez-aurre kotxe bat zetorrela ikusita, berriro ere, bere erreiera pasatu nahi izan du; maniobra hori egiterakoan, aurreko furgoneta jo du, azken horri errepidetik ateraraziz”. Herri laneko langileak errepidea garbitzen ari ziren bitartean, errei bat itxita izan dute. Momentu honetan, dena den, errei biak zabalik daude bertatik igarotzen diren ibilgailuentzat.