
Santiago Egunean dantzan, Nabarnizen
Zapatu honetan –urriaren 11n– hasiko du Kabelinatxe dantza taldeak 2014-2015 ikasturte berria. 3 eta 14 urte arteko ume eta gazteak batzen ditu taldeak, eta dantza taldean izena emateko nabarniztarra edo ereñarra izatea ez da derrigorrezkoa, taldeko arduradunek jakitera eman dutenez.
Beraz, Kabelinatxeko dantzari izan nahi duenak Nabarnizko frontoira joan beharko du, zapatuan bertan, 16:00etan.
Kabelinatxeko arduradunek deialdi zabala egin gura dute; hala, Nabarnizeko, Ereñoko eta inguruko herrietako ume eta gazteak ere dantza taldean parte hartzera animatu nahi dituzte.