
Herriko bizitza sozio-kulturala dinamizatzeko helburua daukate Arratzuko Udazken Kulturaleko ekintzak. Besteak beste, bertso, ipuin eta marrazki lehiaketak, zinema saioak, ingelesezko ipuinen kontaketa eta gitarra ikastaroa izango dituzte aukeran interesatuek.
Ipuin, bertso eta marrazki lehiaketari dagokionez, herriko neska mutilek abenduaren 11 arte aurkeztu ditzakete lanak. Gaia librea da, eta sari banaketa abenduan egingo dute.
Zinema saioak, bestalde, urriaren 21ean, azaroaren 4an eta 18an, eta abenduaren 2an eta 16an egingo dituzte. Hain justu, hiru urtetik gorako umeek parte hartu dezakete.
Ingelesezko irakurketa saioak, martitzenetan, eta eguenetan egingo dituzte; eta,
gitarra ikastaroa, berriz, azarotik aurrera emango dute. Ekintza guztiak Loiola auzoko erabilera anitzeko eraikinean egingo dituzte.