Kataluniaz eta Eskoziaz ariko dira Busturiko herritarrak
Eguenean (urriak 9) Kataluniako eta Eskoziako independentzia prozesuak izango dituzte aztergai busturiko herritarrek. Hain zuzen, Altamirako Kultur Etxean egingo dute hausnarketa saioa, 20:00etatik aurrera.
Kataluniako egoerari buruzko azterketa Berezi Elorrieta CUPeko militante eta unibertsitateko irakasleak egingo du. Eskoziakoa, berriz, Gabirel Ezkurdia politologo eta nazioarteko analistak egingo du.