
Hain zuzen, Landaberde eta Carlos Gangoitiko gunean dauden autobus geralekuak dira hobetu gura dituenak. Horren aurrean, Jane Eyre Urkieta Foruko alkateak eskerrak eman dizkio aldundiari, udaletik egindako eskaerari erantzun izanagatik. Era berean, uste du inbertsio horren bitartez, Foruko bizilagunen bide komunikazioak hobetuko direla.
Hain zuzen, bidaiariak igo eta jaistean bide-segurtasuna areagotzeko, autobusentzako badia bereziak egingo dituztela aurreikusten du aldundiak. Azken horiek galtzada nagusitik bereiziko dituztela azaldu du; hartara, «autobusaren geldialdiak errei beretik doazen beste ibilgailuei oztoporik ez sortzeko». Horrez gain, aldundiak semaforo-erregulazioa jarriko du oinezkoen pasabidean, «bidaiariak geltoki batetik bestera joatea erraztuko duena».
Markesinak, bi noranzkoetan
Foruko Udalak, bere aldetik, Bermeo eta Gernika-Lumoko noranzkoan dauden bi geltoki horietan, markesinak jarriko dituela jakinarazi du, autobusaren zain dauden bidaiarientzat.
«Udaletxean gure hitza bete eta gune honetako bizilagunek egindako eskaerari erantzun bat emateko lan egin dugu. Autobus geraleku berriekin, zerbitzuak eta herriko irisgarritasuna hobetu egingo ditugu. Gainera, garraio publikoa erabiltzea sustatzeko era bat da, eta horregaz, garraio jasangarria», adierazi du Urkie