Elantxobeko Elizabarriko erlojua konpontzeko dirua biltzen hasi dira
Gutxi gorabehera 2.000 euro behar dituzte, eta herritarrek hainbat modu dituzte ekarpena egiteko. Udaletxean bertan eman daiteke diru laguntza, 8:00etatik 14:00etara. Halaber, udalak gutun azalak banatuko ditu etxeetan, eta aste beteren ostean batuko dituzte. Bestalde, kontu korronte bat zabaldu dute ekarpenak egiteko: 2095-0328-98-2128000635.
Elizabarriko erlojua aspalditik dago geldirik, eta elantxobetar askoren nahiari erantzunez konpontzea erabaki du Udalak.