Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua asteroko batzarra egiten ari da Gernika-Lumoko Batzar Nagusietan, 1936ko urriaren 7an Jose Antonio Agirre lehendakariak aurreneko Jaurlaritza eratu zuela gogoratu eta ospatzeko. Hain zuzen, 10:00ak aldera hasi dute bilera, juntetxeko liburutegian. 1936ko lehenengo Jaurlaritzako ordezkariek ere bertan egin zuten aurreneko bilera.
Batzarra baino lehenago egindako ekitaldi xumean, lehendakariak eta sailburuek talde argazki atera dute Gernikako Arbola zaharrenaren ondoan. Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek, Batzar Nagusietako ordezkariek, eta Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak ere parte hartu dute.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.