Lasterketarako dirua biltzeko ekimenak ipini dituzte martxan
Interneten crowdfunfing egitasmoa martxan dute dagoeneko. Batik bat kultur arloan ezaguna da Crowdfunfing-a, proiektu bat finantziatzeko geroz eta gehiago erabiltzen baita. www.sponsorto.com helbidean Rally Dakar 2015 Txomin Arana jartzen duen lekuan egin daitezke diru ekarpenak.
20 eutorik 1.000 euro arteko ekarpena egin daiteke, eta trukean ordainsaria jasoko du gura duenak. Besteak beste, kamisetak, 2014ko Dakarreko irudiekin egindako bideoa, Aranaren motorra lasterketatik bueltan probatzeko aukera, gidariagaz nabigazioari buruzko ikastaroa edota Aranak hitzaldi bat ematea dira ordainsariak.
Dakar festa
Bestalde, diru gehiago lortzeko asmoz, azaroaren 1ean Dakar festa egingo dute Kortezubin. 12:00etan hasiko da jaia, eta goizalderarte, gorputzak irauten duen arte luzatuko da. Herri kirolak, auto eta motorren erakusketa, Dakar bazkaria, zozketa, Joseina Etxebarriagaz disko festa, Fiakun… denetariko ekintzak egingo dituzte, adin eta gustu guztietarako.