Juan Jose Ibarretxek hitzaldia emango du eguenean, Bermeon
Joan den irailaren 24an Etxebarrian egin bezala, oraingoan Bermeon emango du hitzaldia Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak. Hain zuzen, eguenean bisitatuko du Bermeo, eta 19:30ean Nestor Basterretxea aretoan izango da Bidea eginez izeneko hitzaldia eskaintzeko.
Urtean zehar, hainbat berbaldi antolatu ditu Bermeoko EAJk: egungo egoera politikoari buruzkoak, udal gaiei buruzkoak, arrantza eta sektorearen etorkizuna hizpide zutenak… Hala, eguenean, helburuak bestelakoak izango dira: «gure udalerrien etorkizuna bermatuko duten urratsak nola eman behar diren azaltzea, alegia, eta, nola ez, Euskal Herriak Europako Nazio izateko bidea nola egin behar duen aztertzea».
Hala, Bermeoko EAJk Bermeoko herritar guztiak gonbidatu ditu egueneko «hitzordu berezi» horretara.