Joan den asteburuan Muxikako Ibarruri auzoko herritarrek dantzari eguna osptu zuten giro ezin hobean. Ohi bezala, euskal dantzak izan ziren protagonista, baina izan zen besterik ere. Hain justu, kalejira, lagunarteko bazkaria, umeentzako puzgarriak, jota eta arin-arin txapelketa, eta erromeriagaz gozatzeko aukera ere izan zuten Muxikako auzo horretan bildutakoek. Herri bazkarian, esaterako, 250 lagun inguru elkartu ziren. Jota eta arin-arin txapelketan, bestalde, lau bikotek parte hartu zuten, eta Maider eta Jesus izan ziren irabazleak. (Argazkiak: Edu Melchor)