Totorikaguenako langileen kontratuak etetzeko txostena errekurritu ostean, enpresaren alde egin du epaitegiak, eta sententzia horrek “min handia” eman diela esan dute beharginek, prentsaurrekoan. “Ez dugu epaileen argudioekin bat egiten, eta alde batek egindako alegazioak baino ez dituzte kontuan hartu”. Azken batean, langileek diotenez, enpresariek ez dute inolako kalterik pairatuko; eta, langileek bezala ugazabek ere, soldatak bermatzeko funtsaren (Fogasa) dirua jasoko dutela kritikatu dute Totorikaguenako beharginek: “Hau da beraien legea, dirudun eta boteretsuen legea”.
Kaleratzeengatik kalteordainik ez dute jaso Totorikaguenako beharginek, eta soldatak bermatzeko funtsak, gehienez, 18.000 euro ordainduko dizkie langileei; “Kopuru hori emango diote 40 urte baino gehiago eman dituen langileari”, salatu dute ELA eta LAB sindikatuek. Bitartean, baina, zuhur mantenduko dira langileak. “Gure borroka ez da amaitu, eta adi egongo gara dendekin zer gertatzen den ikusteko”.
Kaleratzeen eta soldata murrizketen mehatxuak tarteko, greba mugagabea hasi zuten Totorikaguenako langileek, martxoan.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.