
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, haritzak, gaztainondoak, gereizondoak, paagoak eta arteak landatuko ditu Gautegiz Arteagako Udalak mendi horretan, 12,3 hektareatan. Lan hori egiteko 76.140 euroko inbertsioa egingo dute. Hain zuzen, lursailaren jabea den Gautegiz Arteagako Udalak 6,2 hektarea landatuko ditu; eta, horretarako, Udaletxeko Hobekuntza Fondoko 39.183 euro inbertituko ditu. Foru Aldundiko Nekazaritza Saila, berriz, 6,1 hektarea landatzeaz arduratuko da, eta 36.958 euro inbertituko ditu. Lursail horretan radiata pinua zegoen lehen.
Orain, berriz, baso naturalen kontserbazioaren aldeko apustua egin gura du herri horrek. Juan Felix Naberan alkateak azaldu duenez, “Gautegiz Arteaga berdegune eta aisialdirako gune asko dituen herria da, eta bertoko espeziekin landatutako gune bat izango dugu orain”.