
Berbalagunek antolatutako ekitaldietako bat
Berbalagun proiektuak hasierako helburuak mantentzen ditu. Hala, euskaraz berba egiteko eta ahozko eskara hobetzeko gunea izaten jarraitu nahi du egitasmoak. Aurten, bestalde, Gurasolagun programa ere jarriko dute martxan, herriko euskara eragileek. Ikastetxeetako guraso elkarteekin elkarlanean, gurasoek ere euskara praktikatzea da erronka.
Interesatuek fitxa bat bete behar dute, izena ematerakoan. Eskuorri horiek Gernika-Lumoko AEKn, Aita Luis Villasante Udal Euskaltegian, Busturialdean Euskeraz Bizin, eta Udaleko Euskara Zerbitzuan jaso daitezke.