
Arabako naturaren eta nekazaritza ekologikoaren gutiziak izenburupean hitzaldi-dastaketa bat antolatu du Lurgozok eguenerako (urriak9). Hain zuzen, Olioa eta gatza izango dituzte berbagai Gernika-Lumoko Astran, 19:00etatik aurrera. Berbaldiaren amaieran, gainera, produktu horiek dastatzeko uakera izango dute bildutakoek.
Hizlariak Miguel Angel Bujanda Lubu kooperatibako kidea eta Roberto Lopez de Eguiluz Añanako Gatz Harana Fundazioko kidea izango dira. Lehena olioaz ariko da, eta bigarrena Añanako gatzaz.