Saretzen hasi dira Gernika-Lumoko herritarrak
https://www.youtube.com/watch?v=rnBmOi528JQ&feature=youtu.be
Dinamikoa, indarrak metatuko dituena, aberasgarria eta barneratzailea izatea gura dute Gernika-Lumon sortuko duten sarea. Hala, giza eskubideen defentsan ari diren pertsona denek dute lekua bertan. Beraz, erronka horri heltzeko deia luzatu diete gernikar denei. Sareagaz harremanetan jarri nahi duten herritarrek, gernikakosare@gmail.com helbidera idatziz egin dezakete.
Sareren helburu nagusietako bat dispertsioagaz amaitzea da. Pertsona horiek euskal herriratuz, hortaz, dagozkien eskubideen jabe izan daitezen lortu nahi du herritarren sareak.
Sareren erronkak dira ere, isolamendu eta bakartze egoerekin amaitzea, gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea, 70 urtetik gorako adina duten presoen eta zigorraren 3/4k eta 2/3ak beteta dituztenen kaleratzea, eta bizi osorako zigorra eta espetxealdi luzapenak ahalbidetzen dituzten lege eta egoeren derogatzea.