
Kortezubitarrak bederatzi minutu eta hamar segundutan egin zuen San Migel ermitarainoko ibilbidea. Lehia estua egon zen lehenengo heldutakoen artean. Izan ere, Josu Uriarte bigarrenak, bederatzi minutu eta hamasei segundu behar izan zituen, eta Joanes Goitisolo hirugarrena Uriarterengandik segundu bakarrera heldu zen. Herriko lehenengoa, berriz, Peio Akaiturri izan zen, hamabi minutu eta 29 segundugaz.
20 partehartzailek egin zuten Ereñozarrera igoera, eta guztientzat egon sariren bat. Aranguena irabazleak, txapela eta 100 euro jaso zituen, Uriartek 70 euro eta kamiseta, eta Goitisolok 50 euro eta kamiseta. Halaber, Akaiturrik hogei euro eta kamiseta jaso zituen.