Sari nagusia hartu du aurten, berriro, iurretarrak. Hala ere, behi eta zezen txapeldunen saririk ez du eskuratu. Herrikide duen Mari Carmen Abendibarren kortako behi eta zezenarekin lehia estua izan du, eta Abendibarren abelgorriak saritu dituzte epaileek. Zezen txapeldunaren kasuan, Iurretako bi abeltzainek pieza onak aurkeztu dituzte lehiaketara. Bikandiren 30 hilabetetik gorako idiskoak lehenengo saria hartu du sail horretan, baina Abendibarren zekor gaztearen atzekaldea hobetsi dute epaileek. Animaliaren kolorea ere aipatu dute, Pirenaika arrazako kolore marroixka nabarmenduz. “Lehenengo saria hartzeko esperantzagaz aurkeztu dugu zekorra, baina bigarren geratu da” –azaldu du Bikandik. Hori dela eta, kortarik onenaren saria ere kili-kolo ikusi dutela azaldu du Bikandik.
Sari gutxiago hartu ditu Bikandik aurten: “Urte askotan behirik eta zekorrik onenaren sariak guk irabazi ditugu. Iaz nafarrek eraman zituzten sari horiek, eta aurten Iurretako beste batek. Dena den, borrokan ibili gara, eta lehiatzen jarraituko dugu merezi duen bitartean”.
Abendibarren ganadutegiko Rufino Jaioren berbetan, pozik dira Gernika-Lumoko Urriko Lehenengo Astelehenean lortutakoarekin. “Inoiz baaino sari gehiago hartu ditugu aurten Gernikan; urte askotako lanaren ondorioa da”. Besteak beste, behi eta zezen txapeldunak daramatza etxera; “Gernika bezalako azoka batean dagoen maila ikusita, oso pozgarria da; aurrera egiteko indaarra ematen dizu, eta bide onean goazela erakusten du”.
Jon Koldo Bikandiren adierazpenak
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.